Mostrando entradas con la etiqueta krilin. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta krilin. Mostrar todas las entradas

domingo, 11 de enero de 2009

Ttan-Ttakun irratiak festak antolatzeko gustu ona du

Aurtengo edizioak ohi den bezala Gasteszena zokoak bete zituen. Ttan Ttakun irratiaren festak jende mordoa ekarri zuen donostira berriz ere, musikaz gozatzeko plan batekin.
Kartelaren zati "nagusia" reggae estiloaren inguruko hainbat taldeek osatzen zuten, hala nola, General Levy (Revolutionary brothers-en laguntzarekin) edo Mamba Beat.

Baina gure interesa piztu zuen kartelaren beste zatia, 'Zapatilla aretoa' deiturikoari zegokion kontzertuek osatutakoa hain zuzen ere. Bertan Krilin, Curasan, Adrenalized eta Gasangreb taldeek jotzen zuten, rockarekin zerikusia duten hainbat estiloen artean aritzen zirelarik (punk, hardcore, metal, indie...).
Kontzertuetan erritmoa ez zen inoiz ere jaitsi, une lasaienetan ere jendearen gogo handiak bizitzen bait zuen giroa.

Gasteszenak murriztutako edukiera dauka, beraz ezin izan zen nahi adina jende sartu, hala ere toki gehiago bazegoen; baliteke hurrengo urteari begira soluzioren bat bilatuko zaiola edukieraren asuntoari.

domingo, 21 de diciembre de 2008

Krilin taldea estudioan berriz ere

Musika talde baten aktibotasuna ez da soilik neurtzen eskeinitako kontzertuen arabera, badaude hainbat faktore musikarien energia eta dinamismoaren emaitzetan. Faktore horien barnean estudioko grabaketak kontutan hartu beharko genituzke.

Krilin taldeak 4 urte daramatza eszenatokietan eta iada badute grabaketa katalogo zabal eta landua. Egunerarte bi demo eta maketa bat argitaratu dituzte eta hilabete honetan euren hurrengo lanerako grabaketak egiteko asmoz sartu dira estudiora.
Taldearen kontzertuen erritmoa moteldu egin da abestiak konposatzeko denbora hartu bait dute eta baita estudioan egin beharreko grabaketa eta lanetarako, baina Krilin beti izan da zuzeneko taldea; askotan 2 edo 3 kontzertuko martxa jarraitu dute hilabetero.

Zain egongo gara donostiarren hurrengo lana entzuteko eguna iritsi arte, talde honek ezusteak gogoko bait ditu eta euren ibilaldian estiloaren barneko aldaketa asko egin dituzte.

domingo, 9 de noviembre de 2008

Haize berriak gipuzkoatik

Azkenaldian gipuzkoako txoko gehienak rock indartsu edo gogorrez bete dira, metaletik geroz eta gertuago. Asteburu gehienetan doinu ilun edo energikoz margotzen dira taberna edo gaztetxeetako hormak.
Baina metal eszenaren gorakadaren erdian, badira talde berri-berriak estilo ezberdinei eusten. Horietako bat Thanks to losers deitzen da, Irun eta Astigarraga tarteko kideez osaturik eta Hardcore melodikoaren inguruan mugitzen dira euren kantuak.

Talde sortu berria da, beste taldeetan aritutako musikariek osatzen dutena. Iban, Bisai taldeko abeslari eta kitrajole dena, baterijole moduan aritzen da proiektu berri honetan; Mustard-ek aldiz, Neutral Kick talde irundarran egondakoa, kitarra jotzen du; Sainz Thanks to losers-en baxua jo arren, Krilin eta Escribe normal taldeetako kitarjolea da eta Gari, dReza taldean aritu zena, abeslari moduan aritzen da kitarra jotzen duen bitartean.

Hemendik 3 asteetara edo, euren lehendabiziko kontzertua eskeintzeko asmoa dute eta iada MySpacen abesti berri bat jarri dute entzungai.
Seguruenik talde berri honek asko dauka esateko eta kontatzeko.
Belarriak ongi ireki beharko ditugu abendutik aurrera.

jueves, 6 de noviembre de 2008

Donostialdeko taldeak Andoainen

Bihar, azaroaren 7, ostirala, donostialdeko lau talderen kontzertu bikaina ospatuko da andoaingo gaztetxean. Musika 20:30etan hasiko da eta kontzertuen ostean rock musika jarriko duen DJ bat izango da.

Metal, Rock eta Hardcore-aren inguruko musika esekeiniko dute Yaw, Krilin, Raizdx (Donostia) eta Cohen (Urnieta) taldeek; guzti hauek esperientzia nahikoa dute zuzeneko musikan.
Yaw talde gazteena da eta hemendik hilabete batera bere lehenengo diska kaleratuko du. Krilin taldeko partaideak berriz, urte asko daramatzate musika munduan eta estilo aldetik historia luzea badute iada. Raizdx laukoteak bere baxujolearen azkeneko kontzertua eskeiniko du bihar, musikari berriarekin hasi baino lehen. Eta Cohen urnietarrak bestalde, urteko azken kontzertua emango dute, diska berri baten grabaketan zentratzea erabaki bait dute.

Sarrera 3€tan jarri dute antolatzaileek, prezio ezinhobea biharko gauerako kartela ikusita.
Aprobetxa ezazu aukera eta lau talde hauekin pasazazu ostiral gaua.