domingo, 4 de enero de 2009

Kaleko punk gordina Irungo auzoetatik Internetera

Irungo Juan Arana kalean dagoen kale estu batean, Eroski supermerkatuaren ondoan talde askoren entsegu-lokalak aurkitu daitezke.
Bertan irungo talde txiki asko izan dute euren etxetxoa: Cosecha propia, Fishotz ruido, Aitzulo, Neutral Kick, Mandrágora negra, etab.
Orain dela urte eta erdi talde berri bat sartu zen lokaletako batean zarata egiteko asmoz. Irungo punkie heldu eta gazteek osatu zuten Pedrada en la kara taldea.

Kontzertu asko eskeini dituzte iada eta abestiak grabatzeko astia izan dute aurten errekopilazio ezberdinetan. Oraintxe, hurrengo pauso bezala, internetera egin dute salto MySpace orrialde batekin. Bertan, Irungo Tunk! aretoan jo zuten azkeneko kontzertuaren grabaketa batzuk jarri dituzte entzungai bisitariek euren soinu gordin eta zaratatsua dastatu dezaten.

Pedrada en la kara ez da entzulego bigunarentzako talde aproposa, talde kaotikoa da, musikaltasunari garrantzi askorik ematen ez dioen taldea, baina aldi berean soinu propioa lortu duen taldea (hein handi batean Erlantzen ahotsarekin lortua). Punk gordinena, Oi! estiloarekin zerikusia duena eskeintzen dute eta askotan skapunk estiloaren ikututxo bat izaten dute haien doinuak.

Benetan gomendagarria talde bitxi honi aukera bat ematea; eskorbutoren fan amorratuentzat batez ere.

No hay comentarios: