domingo, 11 de enero de 2009

Bilboko Kafe Antzokia ostailaren 8rarte itxi du Udalak

2008ko martxoaren 2an 900 pertsonatik gora bildu ziren Bilboko Kafe Antzokian. Egoeran honengatik denuntzia bat gertatu zen lokalaren aurka.
Urte bat pasata, Udalak Kafe Antzokiari 2.000€ zigorra ezarri dio eta hurrengo otsailaren 8rarte itxi du kontzertu eta kultur aretoa.

Herri-segurtasuneko sailaren zinegotzi de Eduardo Maizek prentsaurreko batean azaldu zuen arazoa. Kafe Antzokiak duen gehienezko edukiera 420 pertsonetan dago kokatua; martxoaren 2an gerturatutako jende mordoaren ondorioz pertsona batek polizia deitu zuen. Poliziek gehienezko edukiera bikoiztu zela esan eta salaketa martxan jarri zen.
Zinegotziak aipatu zuenez, zigor ekonomikoa handiagoa izan liteke baina Antzokiak aurrekaririk ez duenez 2.000€ ordaindu beharko ditu bakarrik.

Bitartean bertan behera geratu dira urtarrilerako antolatutako kontzertu eta ekitaldi guztiak, aurreko astean komentatu genituenak. Otsailaren 8rarte Bilboko eszena eta programa musikalak gabezia esanguratsua sufrituko dute itxieraren ondorioz.

Ttan-Ttakun irratiak festak antolatzeko gustu ona du

Aurtengo edizioak ohi den bezala Gasteszena zokoak bete zituen. Ttan Ttakun irratiaren festak jende mordoa ekarri zuen donostira berriz ere, musikaz gozatzeko plan batekin.
Kartelaren zati "nagusia" reggae estiloaren inguruko hainbat taldeek osatzen zuten, hala nola, General Levy (Revolutionary brothers-en laguntzarekin) edo Mamba Beat.

Baina gure interesa piztu zuen kartelaren beste zatia, 'Zapatilla aretoa' deiturikoari zegokion kontzertuek osatutakoa hain zuzen ere. Bertan Krilin, Curasan, Adrenalized eta Gasangreb taldeek jotzen zuten, rockarekin zerikusia duten hainbat estiloen artean aritzen zirelarik (punk, hardcore, metal, indie...).
Kontzertuetan erritmoa ez zen inoiz ere jaitsi, une lasaienetan ere jendearen gogo handiak bizitzen bait zuen giroa.

Gasteszenak murriztutako edukiera dauka, beraz ezin izan zen nahi adina jende sartu, hala ere toki gehiago bazegoen; baliteke hurrengo urteari begira soluzioren bat bilatuko zaiola edukieraren asuntoari.

Bi opari urte berrirako

Azaroan Yaw talde donostiarraren lehenengo diskaren aurrerapenaz hitz egiten genuen. Easotarrek "Thanatox" izeneko abestia igo zuten euren MySpace orrialdera eta geroztik Truman Burbank diskoaren berri askorik ez dugu izan.

Asteazkenean berriz, taldeak bi abesti berri igo ditu edonork entzun eta gozatu ditzan. Diska berria iada kaleratzeko zorian dagoela aurreratu dute "Hollybudweiser" eta "Script" birgrabatutako abestiekin batera.
Gainera, Mondosonoro aldizkariak Euskal Herriko 2008 maketa hoberenen Top 10ean sartu du gazte hauen lehenengo demoa.

Ikus dezakezuen argazkia, lan berriaren azala izango da Jon Arangurenek diseinatutakoa.

domingo, 4 de enero de 2009

Kafe Antzokiak programazio bero-beroa dakar hasi berri den urterako

2009. urtea hasi berri dugu, festaren ondorio latzen efektua pasatzen den bitartean (batzuen kasuan mantsoago) begirada bat botako diogu Bilboko Kafe Antzokiaren programazioari.

Aurten ez digute esertzeko denborarik utziko, urtarrila osoan izango bait ditugu Euskal Herriko izen ospetsuak entzun eta ikusgai San Vicente kaleko aretoan.
10ean bertan Gatibu bizkaitarrak izango dira euren lan berria aurkezten, "Laino guztien gainetik eta sasi guztien azpitik" titulupean.
Hurrengo asteko ostegunean, Gari izango da antzokian momentuz bere azkeneko kontzertua izango dena eskeintzen. Legazpikoak festa bat antolatu du musika eszenako lagun askoren partehartzearekin, hala nola, We Are Standard, El mentón de Fogarty, Chico y Chica, Las Fellini...

Urtarrilaren 18an berriz, musika alde batera utzita, Txan Magoa arituko da antzokian trikimailuak egiten, betiko moduan ilusioz beteriko ikuskizun bat izango da.
Eta azkenik, urtarrilak 22an Kauta taldea izango dugu Bilbon Akatu nafartarrek lagunduta, rock, punk eta metal soinuez beteriko emanaldi batean eta soilik 6€ren truk.

¿Gehiago eskatu daiteke azterketa garaian? burua freskatzeko adina musika badugu behintzat urtarrila osoan zehar.

Bisai martxa hartzeko asmotan

Astigarragan badago ospe handia lortu duen laukote bat. Iban, Eneko, Unai eta Josuk osatzen dute Bisai taldea, punk-rock eta metal doinuen artean dantzatzen dutelarik.
Jakin gabe zer datorren diskoa kaleratu zuten 2008an, euren lehen lana. Momentuan kontzertu dexente eskeini zuten diskoa ezagutzera emateko, baina geroztik kontzertuen martxa moteldu egin da.

Etsegu-egunak ere murriztu zituzten, abesti berriak egoteko garaia luzatu egin zen eta taldeak hainbat hilabete izan ditu txurian.
Orain, martxa hartzeko gogoa piztu egin da berriz ere eta laukoteak abesti berriak konposatzeari ekin dio, euren musikaren eboluzioa lortzeko helburuarekin. Estilo berdinean segi arren, abestiei ikutu berri eta freskoa eman nahi diete, musikalitatea eta teknika hobetuz baina beti orain arte lortutako soinuaren barnean.

Bisaik soinu tipikoak maneiatzen ditu, punk-rock amerikarraren inguruko estiloak eta baita metalaren aspektu txiki batzuk ere; baina aldi berean, bi estiloen arteko nahasketatik soinu propioa lortu dute, euren taldeak egin nahi duena zehazki definitzen baitu.

Iritsi da garaia bigarren disko batean pentsatzeko eta astigarragakoak iada lanean daude euren entzuleei abesti berriak eskeintzeko. Seguraski uste baino lehen izango ditugu bueltan edozein kontzertutan.

Kaleko punk gordina Irungo auzoetatik Internetera

Irungo Juan Arana kalean dagoen kale estu batean, Eroski supermerkatuaren ondoan talde askoren entsegu-lokalak aurkitu daitezke.
Bertan irungo talde txiki asko izan dute euren etxetxoa: Cosecha propia, Fishotz ruido, Aitzulo, Neutral Kick, Mandrágora negra, etab.
Orain dela urte eta erdi talde berri bat sartu zen lokaletako batean zarata egiteko asmoz. Irungo punkie heldu eta gazteek osatu zuten Pedrada en la kara taldea.

Kontzertu asko eskeini dituzte iada eta abestiak grabatzeko astia izan dute aurten errekopilazio ezberdinetan. Oraintxe, hurrengo pauso bezala, internetera egin dute salto MySpace orrialde batekin. Bertan, Irungo Tunk! aretoan jo zuten azkeneko kontzertuaren grabaketa batzuk jarri dituzte entzungai bisitariek euren soinu gordin eta zaratatsua dastatu dezaten.

Pedrada en la kara ez da entzulego bigunarentzako talde aproposa, talde kaotikoa da, musikaltasunari garrantzi askorik ematen ez dioen taldea, baina aldi berean soinu propioa lortu duen taldea (hein handi batean Erlantzen ahotsarekin lortua). Punk gordinena, Oi! estiloarekin zerikusia duena eskeintzen dute eta askotan skapunk estiloaren ikututxo bat izaten dute haien doinuak.

Benetan gomendagarria talde bitxi honi aukera bat ematea; eskorbutoren fan amorratuentzat batez ere.