Mostrando entradas con la etiqueta donostia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta donostia. Mostrar todas las entradas

domingo, 11 de enero de 2009

Bi opari urte berrirako

Azaroan Yaw talde donostiarraren lehenengo diskaren aurrerapenaz hitz egiten genuen. Easotarrek "Thanatox" izeneko abestia igo zuten euren MySpace orrialdera eta geroztik Truman Burbank diskoaren berri askorik ez dugu izan.

Asteazkenean berriz, taldeak bi abesti berri igo ditu edonork entzun eta gozatu ditzan. Diska berria iada kaleratzeko zorian dagoela aurreratu dute "Hollybudweiser" eta "Script" birgrabatutako abestiekin batera.
Gainera, Mondosonoro aldizkariak Euskal Herriko 2008 maketa hoberenen Top 10ean sartu du gazte hauen lehenengo demoa.

Ikus dezakezuen argazkia, lan berriaren azala izango da Jon Arangurenek diseinatutakoa.

domingo, 21 de diciembre de 2008

Krilin taldea estudioan berriz ere

Musika talde baten aktibotasuna ez da soilik neurtzen eskeinitako kontzertuen arabera, badaude hainbat faktore musikarien energia eta dinamismoaren emaitzetan. Faktore horien barnean estudioko grabaketak kontutan hartu beharko genituzke.

Krilin taldeak 4 urte daramatza eszenatokietan eta iada badute grabaketa katalogo zabal eta landua. Egunerarte bi demo eta maketa bat argitaratu dituzte eta hilabete honetan euren hurrengo lanerako grabaketak egiteko asmoz sartu dira estudiora.
Taldearen kontzertuen erritmoa moteldu egin da abestiak konposatzeko denbora hartu bait dute eta baita estudioan egin beharreko grabaketa eta lanetarako, baina Krilin beti izan da zuzeneko taldea; askotan 2 edo 3 kontzertuko martxa jarraitu dute hilabetero.

Zain egongo gara donostiarren hurrengo lana entzuteko eguna iritsi arte, talde honek ezusteak gogoko bait ditu eta euren ibilaldian estiloaren barneko aldaketa asko egin dituzte.

domingo, 7 de diciembre de 2008

Mogambon etenik ez dago

Ohi den moduan, Trintxerpeko Mogambo Aretoak kontzertu bat eskeini zigun atzo gauean.
Urteak eta urteak daramatza azkuene kaleko lokal zaharrak asteroko musika emanaldiak aurrera eramaten, inguruko talde xumeei euren doinuak ezagutzera emateko helburuarekin eta atzerritik datozen musikariei gurean probatzeko aukera emanez.

Atzoko jaialdia, Defoe oiartzundarrek ireki zuten garrasiz beteriko metal estiloko abesti eraginkorrekin. Taldekideen adinari begira, meritoa onartu behar zaie musikari hauei, gogor eta gogoz ekiten bait diote akorde, kolpe eta nota bakoitzari.

Segidan, gaueko hamaikak aldera, bizkaitarren txanda iritsi zen; Dazein izeneko bilbotarrak.
Teknikoki maisutasun handia agertu zuten hiru musikariek, publikoaren gehiengoa liluratuta gelditu zen abiadurarekin eta nota bakoitza behar zen momentuan jotzeko zuten gaitasunarekin.
Aipatzekoa da, taldeak CD formatuan grabatutako maketak ekarri zituela doainik eskuratzeko; gaur egun honelako ekimenak oso garrantzitsuak bait dira gure musika munduan.

Festa amaitzeko donostialdean iada esperientzia baduen talde batekin gozatu genuen, hain zuzen ere euren lehen CDa kaleratzear dauden Yaw easotarrak.
Ohitu gaituzte kontzertu onak gozatzera eta atzokoan ez zen salbuespenik izan; ederki jo zuten, publikoari eskatzen zuena esekiniz eta haiek ere gozatu egin zuten.
Kontzertuaren erdialdean "Epitaph" abestia aste honetan hildako Mikel Laboari eskeini zioten.

Beraz, gau bikaina guztion etxea den Mogambon; metal doinuak horma guztietatik gora eta behera, eta guri gehien axola digun gauza, gure inguruko musika astebururo leku txiki bat izatea.

viernes, 31 de octubre de 2008

Halloween gaua Mogambon


Gaur gauean, Halloween festaren agenda loditzeko, Mogambo aretoak kontzertuak eskeiniko ditu 21:30etatik aurrera.
Honako honetan, Gamora (Oiartzun), Desoreka (Lezo) eta Nunnery (Bartzelona) taldeak izango dira gaua girotuko dutenak, Metal eta Rock arteko doinuak nagusi izango direlarik.
Mogambo aretoa, Trintxerpen kokatuta, gipuzkoako areto aktiboenetarikoena da, astero kontzertu ezberdinak eskeiniz eta euskadi, espainia eta atzerriko mailako talde askorekin lan eginez.
Esan bezala, plan bat gehitzen dugu Halloween gauerako, donostialdeko metal eta rock zale guztientzako bereziki prestatuta.

sábado, 25 de octubre de 2008

Raizdx, gaur 21:00tan Leize Gorrian

Larunbat gauerako beste plan bikaina dugu.
Donostiko Leize Gorria pub iraultzailean Raizdx taldeko partaideek eskeiniko digute eurek ezinhobe jotzen duten Rock, Metal eta Grungez osatutako nahasketa.
Kontzetua gaueko 21:00ak aldera hasiko da eta sarrera, noski, dohan izango da.

Raizdx, Raul (ahotsak) Iker (Kitarra) Beñat (Baxua) eta Guido (Bateria) osatzen dute; nahiz eta gaur gauekoa Beñaten azken kontzertuetako bat izango da, taldea baxujole berria bilatzen ari bait da. Laukote honen estilo eklektikoak jarraitzaile asko lortu ditu batez ere donostialdean eta euren kontzertuak festa handiak izaten dira.
Deftones, Tomahawk, The mars volta, Faith no more, Rage against the machine, Metallica, Mike Patton, Pearl Jam edota Nirvana izan dira Raizdxen soinuan eragin gehien izan duten taldeak.
Laukotearen bi disketako abestiren batzuk, honako link honetan lortu ditzazkezu http://www.raizdx.net/

Beraz, ez ahaztu, gaur gauean festa bikaina izango duzula dohainik donostiko Leize Gorrian eta animatu zaitez buruarekin gora eta beherako etengabeko mugimendua egitera.

sábado, 18 de octubre de 2008

Mandragora Negra (20:30tan MAD tabernan)

Gaurko planik gabe?
Donosti ingurukoa bazara, gaur gauean aukera paregabea duzu ondo pasatzeko eta bitartean musika pixkatekin gozatzeko. Heavy metala gustoko?
20.30tatik aurrera, donostiako MAD tabernan (larramendi kalea) Mandragora Negra talde irundarra arituko da heavy metal indartsu eta epikoa jotzen.

Laukote honen ibilaldia luzea izan da, taldekideen arteko aldaketa askorekin. Momentu honetan, Moises (Ahotsa, kitarra, tekladua) Leire (Baxua) Igor (Bateria) eta Unai (Kitarra) dira taldea osatzen duten gazteak.
Ihaz, Sonitus elkartearen 1.go errekopilaziorako "Tocando el cielo" izeneko abestia grabatu zuten eta aurten abesti berri bat grabatzeko asmoa dute elkartearen hurrengo errekopilaziorako.

Beraz, Heavy metal klasikoa maite baduzu eta gaur gauean beste kontzerturen batera joateko planik ez baduzu, hurbildu zaitez donostiako MAD tabernara eta gozatu Mandragora Negrarekin