domingo, 4 de enero de 2009

Kafe Antzokiak programazio bero-beroa dakar hasi berri den urterako

2009. urtea hasi berri dugu, festaren ondorio latzen efektua pasatzen den bitartean (batzuen kasuan mantsoago) begirada bat botako diogu Bilboko Kafe Antzokiaren programazioari.

Aurten ez digute esertzeko denborarik utziko, urtarrila osoan izango bait ditugu Euskal Herriko izen ospetsuak entzun eta ikusgai San Vicente kaleko aretoan.
10ean bertan Gatibu bizkaitarrak izango dira euren lan berria aurkezten, "Laino guztien gainetik eta sasi guztien azpitik" titulupean.
Hurrengo asteko ostegunean, Gari izango da antzokian momentuz bere azkeneko kontzertua izango dena eskeintzen. Legazpikoak festa bat antolatu du musika eszenako lagun askoren partehartzearekin, hala nola, We Are Standard, El mentón de Fogarty, Chico y Chica, Las Fellini...

Urtarrilaren 18an berriz, musika alde batera utzita, Txan Magoa arituko da antzokian trikimailuak egiten, betiko moduan ilusioz beteriko ikuskizun bat izango da.
Eta azkenik, urtarrilak 22an Kauta taldea izango dugu Bilbon Akatu nafartarrek lagunduta, rock, punk eta metal soinuez beteriko emanaldi batean eta soilik 6€ren truk.

¿Gehiago eskatu daiteke azterketa garaian? burua freskatzeko adina musika badugu behintzat urtarrila osoan zehar.

No hay comentarios: