Mostrando entradas con la etiqueta bisai. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta bisai. Mostrar todas las entradas

domingo, 4 de enero de 2009

Bisai martxa hartzeko asmotan

Astigarragan badago ospe handia lortu duen laukote bat. Iban, Eneko, Unai eta Josuk osatzen dute Bisai taldea, punk-rock eta metal doinuen artean dantzatzen dutelarik.
Jakin gabe zer datorren diskoa kaleratu zuten 2008an, euren lehen lana. Momentuan kontzertu dexente eskeini zuten diskoa ezagutzera emateko, baina geroztik kontzertuen martxa moteldu egin da.

Etsegu-egunak ere murriztu zituzten, abesti berriak egoteko garaia luzatu egin zen eta taldeak hainbat hilabete izan ditu txurian.
Orain, martxa hartzeko gogoa piztu egin da berriz ere eta laukoteak abesti berriak konposatzeari ekin dio, euren musikaren eboluzioa lortzeko helburuarekin. Estilo berdinean segi arren, abestiei ikutu berri eta freskoa eman nahi diete, musikalitatea eta teknika hobetuz baina beti orain arte lortutako soinuaren barnean.

Bisaik soinu tipikoak maneiatzen ditu, punk-rock amerikarraren inguruko estiloak eta baita metalaren aspektu txiki batzuk ere; baina aldi berean, bi estiloen arteko nahasketatik soinu propioa lortu dute, euren taldeak egin nahi duena zehazki definitzen baitu.

Iritsi da garaia bigarren disko batean pentsatzeko eta astigarragakoak iada lanean daude euren entzuleei abesti berriak eskeintzeko. Seguraski uste baino lehen izango ditugu bueltan edozein kontzertutan.

domingo, 14 de diciembre de 2008

Agur esateko garaia

Badago Ondarru aldean rock doinuen inguruan ibilaldi luzea egin duen talde gazte bat. Rockaren planteamendutik eklektikotasunera bideko bost urteko bidai luzea.
Arbaso ondarrutarrek euren azkeneko kontzertua eskeiniko dute abenduaren 20ean Ondarruko Kafe Antzokian Astigarragako Bisai taldeak lagunduta.

Bi talde hauen bideek topo egin zuten Euskadi irratiko maketa lehiaketan; Bisai entzuleen sariaren irabazle suertatu zenean era berean Arbasok bigarren postua lortzen zuen. Geroztik askotan jo dute elkarrekin Euskal Herriko leku askotan baina azkenengo topaketa hil honen 20ean izango da.

Arbasok agur esango dio musika eszenari eta bere entzule guztiei, hoberen egiten dutena oparituta, barnetik ateratzen duten musika.

domingo, 9 de noviembre de 2008

Haize berriak gipuzkoatik

Azkenaldian gipuzkoako txoko gehienak rock indartsu edo gogorrez bete dira, metaletik geroz eta gertuago. Asteburu gehienetan doinu ilun edo energikoz margotzen dira taberna edo gaztetxeetako hormak.
Baina metal eszenaren gorakadaren erdian, badira talde berri-berriak estilo ezberdinei eusten. Horietako bat Thanks to losers deitzen da, Irun eta Astigarraga tarteko kideez osaturik eta Hardcore melodikoaren inguruan mugitzen dira euren kantuak.

Talde sortu berria da, beste taldeetan aritutako musikariek osatzen dutena. Iban, Bisai taldeko abeslari eta kitrajole dena, baterijole moduan aritzen da proiektu berri honetan; Mustard-ek aldiz, Neutral Kick talde irundarran egondakoa, kitarra jotzen du; Sainz Thanks to losers-en baxua jo arren, Krilin eta Escribe normal taldeetako kitarjolea da eta Gari, dReza taldean aritu zena, abeslari moduan aritzen da kitarra jotzen duen bitartean.

Hemendik 3 asteetara edo, euren lehendabiziko kontzertua eskeintzeko asmoa dute eta iada MySpacen abesti berri bat jarri dute entzungai.
Seguruenik talde berri honek asko dauka esateko eta kontatzeko.
Belarriak ongi ireki beharko ditugu abendutik aurrera.