domingo, 11 de enero de 2009

Ttan-Ttakun irratiak festak antolatzeko gustu ona du

Aurtengo edizioak ohi den bezala Gasteszena zokoak bete zituen. Ttan Ttakun irratiaren festak jende mordoa ekarri zuen donostira berriz ere, musikaz gozatzeko plan batekin.
Kartelaren zati "nagusia" reggae estiloaren inguruko hainbat taldeek osatzen zuten, hala nola, General Levy (Revolutionary brothers-en laguntzarekin) edo Mamba Beat.

Baina gure interesa piztu zuen kartelaren beste zatia, 'Zapatilla aretoa' deiturikoari zegokion kontzertuek osatutakoa hain zuzen ere. Bertan Krilin, Curasan, Adrenalized eta Gasangreb taldeek jotzen zuten, rockarekin zerikusia duten hainbat estiloen artean aritzen zirelarik (punk, hardcore, metal, indie...).
Kontzertuetan erritmoa ez zen inoiz ere jaitsi, une lasaienetan ere jendearen gogo handiak bizitzen bait zuen giroa.

Gasteszenak murriztutako edukiera dauka, beraz ezin izan zen nahi adina jende sartu, hala ere toki gehiago bazegoen; baliteke hurrengo urteari begira soluzioren bat bilatuko zaiola edukieraren asuntoari.

1 comentario:

Unknown dijo...

Iepa,
ttan ttakunekoa nahiz ta blog hontara kasualidadez iritsi naiz, pozten nahiz aurtengo festa gustatu izana. Nere ustez jende dexente gehio sartu zitekeen arazorik gabe baina aforoa finkatuta dago (Gasteeszena bera, hau da aretoa haundia bakarrik hartzen dutela kontutan uste dut) eta guk horren aurrean ezin dugu ezer egin.

agur bero bat
geroarte,
peña