Ia urte erdia igaro da donostialdeko talde honek kontzertuak eskeintzeari utzi zioenetik, euren hurrengo lanari arreta eta denbora osoa eskeintzeko.2007. urtean euren lehendabiziko oparia eskeini zuten "Mujmezonzite" titulupean eta oraintxe sortzen ari diren diska berria izango da aurreko aurkezpen-karta honen jarraipena.
Taldeak kontzertu mordoa eskeini du iada, 70 inguru eta ez bakarrik Euskal Herriko bazter gutzietan, baita Katalunia edo Europan ere. Aurten Suitza eta Alemanian izan dira euren musika zabaltzen.
2008. urteko Gatze Topagunean aritu ziren Latzen eta Etsaiak taldeekin batera.
Taldeari buruzko informazio geio nahi izan ezkero, hemen uzten dizuet "SutanBlai"en izan zuten agerraldiaren bideoa ikusteko linka: http://www.sutanblai.com/ata_edukia.php?id_edukia=525
