domingo, 28 de diciembre de 2008

Xikinkeiren lan berria aurrera doa

Ia urte erdia igaro da donostialdeko talde honek kontzertuak eskeintzeari utzi zioenetik, euren hurrengo lanari arreta eta denbora osoa eskeintzeko.
2007. urtean euren lehendabiziko oparia eskeini zuten "Mujmezonzite" titulupean eta oraintxe sortzen ari diren diska berria izango da aurreko aurkezpen-karta honen jarraipena.

Taldeak kontzertu mordoa eskeini du iada, 70 inguru eta ez bakarrik Euskal Herriko bazter gutzietan, baita Katalunia edo Europan ere. Aurten Suitza eta Alemanian izan dira euren musika zabaltzen.
2008. urteko Gatze Topagunean aritu ziren Latzen eta Etsaiak taldeekin batera.

Taldeari buruzko informazio geio nahi izan ezkero, hemen uzten dizuet "SutanBlai"en izan zuten agerraldiaren bideoa ikusteko linka: http://www.sutanblai.com/ata_edukia.php?id_edukia=525

1 comentario:

filibustero dijo...

Aupa Iker! Eskerrikasko Zure blog intesgarrian guri buruz albistea idazteagatik! Informazioa eskeintzeagatik informazioa oparituko dizut.
Ba diska ia bukatua dago 3 abestietan bajua sartzea falta da bakarrik...
Otsailean berriro ikusiko gara kontzertuarekin eta diskarekin beso azpian (ea goiz ateratzen dugun!)
Bueno ba eskerrikasko berriro ere eta kontzerturen batera agertzen bazara kopia bat duzu zuretzat nere partez!

Txusta